top of page
Sta_Ageda_2007.mp3
00:00 / 06:01

Agate deuna

Santa Ageda

 

Nere kristauak badakizue

noiz degun S. Ageda

Euskal ohitura jarraitu naian

kantuen gatoz atera.

 

Zeruetara begiak jaso

graziak ezkatutzeko

S.Agedari zer pasa jakon

zuei azaldutzeko.

 

Gobernadore Palermokuak

aginpidia bazuan

S. Ageda ahin zan ederra

bere andratzat nahi zuan

Gizon haundia izanagaitik

hori logratu ezuan.

 

Soldadu bati agindu zion

plazan azotadutzeko

horreik guztiok egin da gero

presondegian sartzeko.

 

Soldadu horrek itaundu eutsan

ia nahi zuan aldatu

Santa Agedak erantzun eutsan

“Jesus nahi dot nik maitatu"

Gentil gaiztoak harriturikan

esan zioten bertatik

bere bularrak ebagitzeko

aizto zorrotzez ondotik.

 

Arin hurrengo egunsentian

joan ziran bizitatzera

Santau hau bizirik ikusitzea

inork ez eban espera.

 

Gero Santa hau sendaturikan

atera eben kalera

Orduan barriz etsai gaiztoak

beterik egoan koleraz.

 

Gobernadore traidore horrek

sententzia du emoten

Plazan hiltera eroateko

ez bazan ezer aldatzen

“Zuek dozuen sasijainkorik

ez jata bat bere gustatzen.

 

Plazan hiltera eroan euren

errudun balitz moduan

eta orain aintzaz beterik dago

aingeruakin zeruan.

 

              EUP!!!

© 2022 - Undurrako Jai Batzordea

bottom of page